ROBERTO ARANA OLORON, LEHENENGOAN BALEKOA, ARRANOKO XIX. XAKE TXAPELKETAN

 

 

 

2016ko irailaren 5etik 9ra jokatu da Arrano Elkarteko XIX. Xake Txapelketa, xakelari euskaldunontzat antolatutako txapelketa.

 

            30 jokalari aritu dira, inoiz baino gehiago: Mikel Gurea, Amaiur, Gazte Berriak, ANASAPS, Orvina eta Arrano Elkarteko jokalariak.2016-09-09, Arrano Elkarteko XIX. Xake Txapelketako garaileak

 

            Roberto Arana Oloron Arrano Elkarteko xakelaria izan da garailea. 10 urte igaro behar izan dira Arranoko jokalari bat berriz txapeldun ikusteko. Bere lehenengo parte hartzea zuen.

 

            Josetxo Labairu zen faborito nagusia, baina Oier Lacruzen aurka galdu ondoren, aukerarik gabe geratu zen.

 

            Mikel Razkin aurreko txapeldunak, atseden bat hartuta, ez du benetan txapelaren bila lehiatu. Berdin erran daiteke Oier Lacruz jokalariaz, 2 partida soilik jokatu baititu.

 

            Beste faborito bat Mikel Ochoa zen, baina lehenengo partidan Josetxo Labairuren aurka galdu ondoren, aukera guztiak galdu zituen. Hala ere, atzetik aurrera joanda, bigarren bukatu du txapelketa.

 

            Adolfo Anton eta Iñaki Arrizibita torneoa irabazteko borrokatu ziren azkeneko txandara arte, baina Roberto Aranak eta Mikel Ochoak irabazi zieten azkeneko partidan, hurrenez hurren.

 

            Joseba Otanori titulurako bidea Adolfo Antonek moztu zion azken aurreko txandan. Adolfo Anton hirugarren geratu zen azkenean.

 

            Carlota Aramendia eta Leire Dorregarai lehiatu ziren 14 urtez azpiko lehenengoarentzako trofeoa eskuratzeko. Diego Lopez Moratarekin berdindu ondoren, Carlota Aramendiak eraman zuen.

 

            Datorren urtean, XX. edizioan, euskal giroan saiatuko dira berriz jokalariak txapela eskuratzen.

 

            Iruñean, 2016ko irailaren 9an.